Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Beñat Lizasorentzat izan da Lasarte-Oriako saioa

2015/09/27
Hirugarren saiora ailegatu da igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Ohi bezala, sei bertsolari izan dira taula gainean eta azkenean Beñat Lizasok bildu ditu puntu gehien. Horren ondorioz, azpeitiarrak final laurdenetarako sailkatzea lortu du. Haren atzetik, Maider Arregi eta Mikel Artola sailkatu dira. 290 bertsozale inguru izan dira Lasarte-Oriako saioa bertatik bertara segitu dutenak. Datorren larunbatean laugarren final zortzirena jokatuko da Elgoibarren.

 

Beñat Lizasok irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final zortzirena. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokatu da saioa. zuzenean sailkatu da azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Unai Agirre eta beste lau bertsolarirekin. Gaurko saioan Maider Arregik egin du bigarren eta Mikel Artolak, hirugarren.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Beñat Lizaso Alberdi 426
Maider Arregi Markuleta 415
Mikel Artola Izagirre 415
Xabier Sukia Etxeberria 412,5
Aitor Irastortza Fadrique 399,5
Gorka Azkarate Torner 398

290 bertsozale inguruk segitu dute bertatik bertara Lasarte-Oriako saioa.

Hurrengo larunbatean izango du segida Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Elgoibarko Herri Antzokian izango da saioa eta bertan Manu Goigana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika ariko dira kantuan. Arrratsaldeko 17:30ean hasiko da final zortzirena.

Ohi bezala, sarrerak dagoeneko salgai daude www,bertsosarrerak.eus webgunean.

Beñat Lizaso nagusitu da Lasarte-Orian.