Ostegunean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan
2024/04/23
Eskoriatzan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, apirilaren 25ean. Ostiralean, apirilaren 26an, beste bi saio jokatuko dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoako saioko sarrera guztiak saldu dira.
Gipuzkoa Bertsotaneko talde teknikoak ezagutu nahi?
2024/04/17
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da. Bertsolariak dagoeneko ezagutzen dituzue, baina gai-jartzaileak eta epaileak ere badira txapelketaren parte. Beren lana ezinbestekoa da txapelketak aurrera egin dezan.
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan
2024/04/08
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.