Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa Bertsotan 2024

74 bertsolarik hartuko dute parte Gipuzkoa Bertsotan ekimenean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balio izan duen fasean. Horietatik 34 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako.

 

Udazkenean hasiko da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua dugu bertsozaleok: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea.

Sailkapen fase soil bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan: 74 bertsolari, 15 gai-jartzaile, 8 epaile, antolakuntza hamaika lagun eta dozenaka bertso-eskola Gipuzkoako bertsolaritzaren ekosistema elikatzen.

Aurten, gainera, urteurren garrantzitsu batek are garrantzia handiagoa emango dio udaberriko faseari. 50 urte dira Gipuzkoako lehen bertso-eskola sortu zela. Eskoriatzan hasita, 32 herritan izango dira saioak bi fasetan banatuta.

Lehen fasean, izena eman duten 74 bertsolariek kantatuko dute, eta horietatik 48 pasatuko dira bigarren itzulira. Udazkenerako txartela, aldiz, 48 horietatik 34k lortuko dute.

Urteurrena behar bezala ospatzeko, afari-meriendak egingo dira saioen ondoren. Bertsozaleok elkartzeko aparta izango da, beraz.