Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zehaztuta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela eskuratu dutenen zerrenda

2019/05/27
Bergarako Seminarixoan eta Donostiako Larratxo Kultur Etxean jokatu ziren, larunbatean, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasearen azken bi saioak. Dagoeneko, badakigu zein 34 bertsolarik eskuratu duten irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatzeko txartela.

Larunbatean jokatu  ziren Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko azken bi saioak. Bergaran, Itziar Etxezarreta Arakistain aritu zen aurkezle lanetan eta honela gelditu zen sailkapena:

  1. Eli Pagola Apezetxea 316
  2. Ane Zuazubiskar Iñarra 314,5
  3. Oier Iurramendi Etxeberria 293,5
  4. Urko Arregi Markuleta 293
  5. Beñat Mujika Izaguirre 270,5
  6. Pello Basurto Arruti 244

 

Donostiako saioan, Imanol Artola Arretxeren aginduetara, honakoa izan zen emaitza:

  1. Iñaki Zelaia Irazusta 339
  2. Iñigo Mantzizidor Larrañaga 327
  3. Oier Etxeberria Zubimendi 309,5
  4. Ane Beloki Lopez 292,5
  5. Josu Ibarguren Elosegi 286,5
  6. Haizea Arana Cardenal 286

 

Honenbestez, zehaztuta gelditu da zein 34 bertsolarik eskuratu duten irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako kantatzeko txartela. Hemen sailkatuen zerrenda.