<!DOCTYPE html> Oihana Iguaranek eta Mikel Artolak irabazi dute Oiartzungo saioetan — Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Oihana Iguaranek eta Mikel Artolak irabazi dute Oiartzungo saioetan

2015/05/10
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko bi saio jokatu dira igandean Oiartzunen. Goizean Oihana Iguaran izan da garaile eta arratsaldean, berriz, MIkel Artola.

Oiartzunen Udaletxeko areto nagusian jokatu dira saioak. Goizeko saioan 40 entzule elkartu dira. Azken orduko arazo bat tarteko Joseba Agirrek ezin izan du Gipuzkoa Bertsotanen parte hartu eta Iñigo Ibañez azpeitiarrak ordezkatu du. Oihana Iguaranek eskuratu du puntuaziorik altuen, haren atzetik lehia bizia izan da bigarren posturako.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Oihana Iguaran Barandiaran 304
Antton Fernandez Lasa 293
Amaia Iturriotz Etxaniz 291,5
Aratz Igartzabal Bidegain 291
Iñigo Ibañez Aramendi 290
Maialen Akizu Bidegain 275,5

 

Arratsaldekoan, Mikel Artola

 Arratsaldean jokatu da Oiartzungo bigarren saioa, 70 bertsozaleren aurrean. Mikel Artola alegiarrak irabazi du saioa, Manu Goiganaren aurretik.

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Mikel Artola Izagirre 261,5
Manu Goigana Bengoetxea 250,5
Ibai Esoain Arruti 245
Eñaut Martikorena Lizaso 236
Odei Lopez Larruri 234
Eneko Araiztegi Agirre 227,5

Mikel Artola, arratsaldeko saioko irabazlea.