Gipuzkoa

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean izena emateko epea zabalik

2018/11/05
2019ko irailetik abendura bitartean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren edizio berri bat izango da. Aurretik, maiatzean hasita, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatuko da. Gaur hasi eta azaroaren 25era bitartean eman daiteke izena Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean parte hartzeko.

2019ko maiatzean eta ekainean izango da Gipuzkoa Bertsotan, 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. 2001ean edo lehenago jaiotako gipuzkoarrek har dezakete parte. Izena emateko, galdetegi hau bete beharko da:

-    Izena emateko galdetegia

Sailkapen fasean izena ematen dutenek saio batean hartuko dute parte, eta lan hauek egin beharko dituzte:
-    Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
-    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
-    Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, bina bertso.
-    Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, bina bertso.
-    Kartzelako lana: binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.

Behin Gipuzkoa Bertsotan fasea amaituta zehaztuko da zein bertsolarik hartuko duten parte 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.