Gipuzkoa

Gazteentzako egonaldia Lasturren, apirilaren 20tik 22ra

2018/03/16
Aurten ere, hiru eguneko egonaldia izango da Lasturren, 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Laugarren urtez ospatuko da Lasturko egonaldia, Gipuzkoako bertso eskoletako gazteek haien arteko harremanak indartu, lagunartean asteburu ederra igaro eta bertsoarekin eta kulturarekin lotutako ekintzekin gozatzeko.

Asteburuari apirilaren 20an, ostiralarekin, emango diogu hasiera, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bat-bateko finalarekin. Larunbatean, bertso bazkaria eta musika emanaldia izango ditugu, gonbidatu bereziekin. Igande eguerdian amaituko da egonaldia.

Bertan parte hartu nahi duenak honako fitxa bete eta 50€ko ordainketa egin beharko du, apirilaren 8a baino lehen.

OHARRA: Ordainketa egin arte izen ematea ez da ofiziala izango.