Gipuzkoa

Erabakita geratu da Gipuzkoako Eskolarteko finala

2017/03/20
Pasa den ostiralean jokatu zen azken kanporaketa Orion, eta Andoni Mujika izan zen nagusi.

Orioko Aldapa Elkartean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko bosgarren eta azken kanporaketa. Gontzal Belategi, Ane Peñagarikano, Julene Iturbe, Gartxot Ramirez, Peio Etxabe, Igauri Lopetegi, Ekain Lopez eta Andoni Mujika aritu ziren kantuan Irati Agirreazaldegi gai jartzailearen gidaritzapean. Andoni Mujika izan zen saioko irabazlea, beraz, finalera zuzenean sailkatua. Ondorioz, erabakita geratu zen Azpeitiko finalean kantatuko duen zortzikotea:

- Urko Arregi

-Libe Goenaga

-Oihana Arana

-Jokin Irastorza

-Andoni Mujika

-Ane Beloki

-Iker Ormazabal

-Itziar Mendia

Finala apirilaren 2an izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen egunaren baitan Azpeitiko Soreasu antzokian, goizeko 11:00etan. Idatzizko txapelketako sari banaketa ere bertan egingo da.

BDB gaur

1996-07-16 Alegia

Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Lazkano:
Jende guziak bazekin aurrez
gizon txukuna nintzala;
nere txokoa brillo batean
erabiltzen det ahal dala,
bainan guziak ez gera berdin,
hori da gauza tamala.
Zikinkeria maite duenak
multa ordaindu dezala. (bis)

S.Lizaso:
Alkate jaunan agindu hori
ez ote dago xelebre?
Irakurketan konponbidea
jarri xuabe-xuabe:
esaten dute "herriko urai
kontu eiten bazaio hobe";
kotxea nola garbituko det
urikan gastatu gabe? (bis)

Lazkano:
Alkate jauna zikinkeria
ikusita ez da ondradu,
izanez ere herri on batek
txukuntasuna ondra du.
Honen kotxea ikusi eta
bost mila duro bota du,
hamarrera ere jio lezake
txoferra ikusten badu. (bis)

S.Lizaso:
Alkate jaunak bando xahar hori
iragarri du propio;
agintaria bera degunez
kaso egin behar zaio.
Bost mila duro neretzat multa,
hartu behar det serio;
barkatu baina nere kotxeak
hainbeste ez du balio. (bis)

Lazkano:
Ikusten danez Xebastian hau
kotxe merkeakin dago;
hainbat balore ez baldin badu
honen itxurak akabo.
Lehengo erara berriro ere
ni gauz bat pentsatzen nago:
kotxeak soilik bost mila duro,
txoferrakin gutxiago. (bis)

S.Lizaso:
Ez da egia, oraindik behintzat,
nik ez dadukat hainbat gaitz
eta nolabait gainditu behar
datozkidan hainbat ekaitz.
Ez dadukana daukanarekin
konpondu egiten da maiz,
beraz, nerea aparkatu ta
zurean ibiliko naiz. (bis)

Lazkano:
Hau ez da gero zorakeria!
Hau ez degu gorrotua!
Herriarentzat ederra baita
txukunkerizko kontua.
Gauza bat dago benetan garbi:
alkatea ez da tontua;
berriro ere berarentzako
degu Lazkanon botua. (bis)

S.Lizaso:
Seguru asko ibiliko da
bera're gauz horren bila,
baina ni ere gauzak asmatzen
beti izan naiz abila;
besten kotxea zikintze hori
nola ez degun lan zaila,
multa egitera alkateana
joan dadila aguazila. (bis)

Urrutia Olazabal, Jose Kruz

Jaio 1885-07-16

Katalina Goenaga Iraolarekin 1909an ezkondua eta Doloren Viciano Sánchez-ekin 1912ean. Aita okina zuen. Hondarribiatik Errenteriara aldatu zen familia guztiarekin, eta otargintzan aritu zen. Aita horr...

Uso xuria errazu A

Jatorriz ez dut uste euskalduna denik doinu hau baina bai oso geurea. Manuel Lekuonaren Paradisuko atean izeneko bertsoz ere oso ezaguna da umeen artean, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon paiasoei esker batez ere. Ikus beste 4 aldaki Donostiaren Cancionero Vasco 1025 zenbakian.