Gipuzkoa

Historia

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 1993ko maiatzaren 17an sortu zen irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1987an sortu zen Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, eta haren helburua Euskal Herri osoko bertsolaritza bazen ere, Gipuzkoako dinamismoa hartu zuen oinarri, eta egoitza bera ere herrialde honetan kokatu izanak ez zuen erraztu Gipuzkoako Elkarteak bere nortasun propioa lantzeko egin beharreko bidea.

Gipuzkoako Elkarteak bere hastapenetik garatu duen lan ildo nagusia hedapenarena izan da, hala nola:

  • 1999an Herriarteko Bertsolarien Txapelketa. Ehun bertsolarik baino gehiagok hartu zuten parte, lehiak sortu ohi duen tentsio eta urduritasuna alde batera utzirik.
  • Bertsolari Txapelketa Nagusietarako herrialdeko ordezkariak hautatzeko antolatu diren txapelketa edo kanporaketak, 1991, 1995, 2001 eta 2003, 2007 eta 2011n.

Agenda

2019-04-25 Ibarra Jaialdia

Gipuzkoako Txapelketarako girotze saioa

2019-04-26 Zarautz Jaialdia

Ganbara Berotzen. Gipuzkoa Bertsotan, girotze saioa

2019-04-26 Zumaia Jaialdia

San Telmo jaiak. Bertso saioa

2019-04-27 Deba Sariketa

Plazatik Gaztetxera. Finala

Agenda osoa

BDB gaur

2009-04-25 Gabiria

Miren Amuriza, Maddalen Arzallus

M.Amuriza:
A ze bakea hartuko nuen
jaio balitz mutikoa!
Trapu artean gora ta behera
sesioa betikoa.
Erosi eta erosi arren
sekula ez da nahikoa...
jantzita duzun gona motz horrek (bis)
ematen du gerrikoa!

M.Arzallus:
Eta agian egongo zara
nik noiz kenduko dudan zain
nahiz errietan aritzen zaren
ni ez naiz aldatzeko gai.
Gona motz-motza ekarri dut nik
eta zu ez zaude lasai.
Ama garaiak aldatzen dira (bis)
eta mutilak ere bai!

M.Amuriza:
Baina ez bota gizonezkoei
janzkera horien kulpa!
Amaigabea izango ote da
gure etxeko burruka?
Goizaldeetan gerria bistan
ta sekula ez hoztuta
gero etxean beti egoten da (bis)
berogailua piztuta!

M.Arzallus:
Nahiz agerian dauzkadan beti
gerria eta sabela
hain zuzen horrek igotzen du-ta
neska finaren nibela.
Ama edonor jantzi liteke
nahi bezala ta nahi dela
ta zu zergatik janzten zara ba (bis)
amona zaharrak bezela?

M.Amuriza:
Ez zaite hasi hitz gaiztoekin
gaine hartzeko planean!
Ni ez naiz janzten hain zaharkitu
komeni ez zaidanean.
Segi zazu bai erdi biluzik
uda, negu zein gauean
gogoratuko zara nirekin (bis)
ama izaten zarenean!

M.Arzallus:
Ama garaian aginduko dut
gogoaz eta ederto
baina urruti dago oraindik
eta ahaztuta hobeto.
Hain zuzen ere gogoa daukat
uda behingoz etortzeko
kamiseta eta gona kendu (bis)
ta bikinitan jartzeko.

Ortuzar, Pedro "Iturri"

Jaio 1932-04-25

...

Oi amodio berri kartsua

Maitasun bertso hauek HAIZE HEGOAK HURBILTZEN DITU izeneko doinuan jaso zituen A. Donostiak Baztanen.