Gipuzkoa

Ekainaren 2an izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

2019/05/13
Bertso Eskolen Egunean parte hartzeko txartelak dagoeneko eskuragarri daude bertso-eskoletako gaztetxoentzat.

2019ko Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ekainaren 2an ospatuko dugu, Lazkaon. Egun hau Gipuzkoako bertso-eskoletan elkartzen diren 14 urtera arteko gaztetxoentzat antolatu da, eta aurten Lazkaon izanda egitarauan ere leku berezi bat egin nahi izan diogu Lazkao Txikiri. Beraz, goizean bere bizitzako hainbat bitxikeri ezagutzeko aukera izango dugu.

Arratsaldean berriz, tailer ezberdinak eskainiko dira eta bakoitzak aurrez jakinarazi beharko du zein tailerretan hartuko duen parte. Ondorengoak dira aukerak:

  • Antzerkia.
  • Bertso musikatuak.
  • Bat-bateko bertsogintza.
  • Oholtzaren dekorazioa.

Egunari bukaera tailerretan landutakoa emanaldi baten eskainiz emango diogu.

Bertso Eskolen Egunean parte hartu nahi duenak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu beharko du txartela 20€ren truke. Txartelak autobusa, kamiseta eta egun osoko ekintzak hartzen ditu bere baitan eta erosteko azken eguna maiatzaren 20a izango da.

Iazko Bertso Eskolen Eguna, Tolosan.

Agenda

2019-07-20 Zizurkil Lagun-artekoa

Zizurkilgo gaztetxeko festa. Bertso bazkaria

2019-07-21 Donostia Plaza librea

Zipotz jaiak. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

2009-07-20 Zornotza

Fredi Paia, Jokin Uranga

J.Uranga:
Hiruzpalau urtean
pozik eta ondo
ibili gera noski
parranda ta trago.
Silveira ez da etorri gaur
egin digu tongo
igual hilkutxa baten
zuten eramango
banekien martxa hau
ez zula jasango. (bis)

F.Paia:
Bi urte herriz herri
normala akaso
afari ta parranda
kopa eta baso
nik jada bururik be
ezin dot ba jaso
osasunik ez dogu
egiten dot paso.
Zu ez zara Peña ta
ni ez naz Lizaso. (bis)

J.Uranga:
Osasun aldetikan
hainbeste gabezi
nahiz ta bertso giroan
hazi eta hezi
nahiz ta bertsoa izan
polit ta berezi
zirkulo txar hontatik
banoa ihesi
inolaz ez du gure
bizitza merezi. (bis)

F.Paia:
Patxarana larregi
zanetan agian
pozik ibiltzen ginan
taberna erdian
gero neska gazteen
joko mirarian
ehundaka herri pasau
gure izerdian...
Ume bat itzi deuste
etxeko atarian. (bis)

J.Uranga:
Arrazoia zeneukan:
alukeri gutxi
ez zenuela egin.
Ba orain ez etsi
ta ume hori ez zazu
Fredi gutxietsi
hartu zazu besotan
eta gogor eutsi
bertsolari izaten
ez zaiozu utzi.

F.Paia:
Baina non da gorengo
Jokin Uranga hura
berrehun kilo eukazana
tripatik burura?
Gitxi jan dozu eta
guztion modura
itzi eizu bertsoa
edan eizu ura
pertsona baino dozu
eskeleto itxura. (bis)

Mitxelena, Jose Joakin

Jaio 1924-07-20

...

Topet, Piarres "Etxahun" (1786-1862)

Jaio 1786-07-20

Junes Topet eta Engraxi Etxahunen seme bakarra, arreba bat zuen: Majiena. Engrazi Palento Haritxabaletarekin ezkondua (1808-07-27), gogoz kontra, majorazgotza ez galtzearren. Ezkontza honen atze-aurre...

Gure munduko bizimodua

Xabier Letek 2000 urtean plazaratutako bertso antologian ZELAIETARIK IKUSTEN DUZU izeneko doinuan kanttu ditu bertsuok.