VIII. BEE - Zumaia (2012)

2012ko Bertso Eskolen Eguna Zumaian ospatu zen, maiatzaren 6an, igandearekin. Egun osoan eguraldia lagun izan zen.

bertso_eskolen_eguna_b.jpg

Egitaraua:

  • 10:30ean, Zumaiako plazan batu.
  • 10:45ean, lip-duba grabatzeari ekin.
  • 13:30ean, bazkaria, norberak etxetik ekarria. Ondoren, Jon Urbieta DJ zumaiarra.
  • 16:00etan, bertso trama Josu Goikoetxea, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Aitor Sarriegiren eskutik (Maria eta Jose ikastetxeko aretoan). Ekitaldiaren amaieran, goizean grabatutako bideoa ikusi genuen.
  • 18:00etan, agurra.

300 haur inguru batu ziren Zumaian ospatu zen Gipuzkoako Bertso Eskolen VIII. Egunean. Goizeko hamarretarako, Eusebio Gurrutxaga plazan kolore gorria nagusitu zen, gorria izan baitzen 2012ko kamisetaren kolorea, olagarro baten irudia daramana. Lehen unetik, giro ederrean joan zen Bertso Eskolen Eguna. Lipduba grabatzea izan genuen lehen egitekoa. Taldetan banatu ziren haurrak eta gaztetxoak Zumaiako kaleetan, eta aldez aurretik propio prestatuta zekarten abesti bat dantzatzeari ekin zioten. Talde bakoitzak bere koreografia prestatu zuen, ondoren kamera iristean gauzatu zutena. Bapo bazkaldu ondoren, Jon Urbieta DJak dantzan jarri zituen hainbat neska-mutil. Arratsaldeko lauretan, Maria eta Jose ikastetxean batu ginen Josu Goikoetxeka gidatutako bertso trama entzuteko. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi aritu ziren bertsotan. Saio bizia eta umoretsua izan zen.

Eguna baino lehen ere izan zen zer prestatua. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio Sailak Ze esatek taldearen abesti bati hitzak aldatu zizkion, eta ondoren Urnietako bertso eskolako neskekin grabatu zuten abestia Villabonako Subijana etxean dagoen grabazio estudioan.

Agenda

2019-06-27 Zarautz Jaialdia

Sanpelaioak. Bertso saioa

2019-06-28 Donostia Berezia

"Eta... zer gehiago?" ikuskizuna

2019-06-28 Deba Berezia

Bertso-saio literarioa

Agenda osoa

BDB gaur

2008-06-26 Asteasu

Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

J.M. Irazu: Mutil txintxua bizi osuan
ta lanian berriz maisu.
Baldin norabait juan behar banu
beti etxian abisu.
Nere lan eta penitentziak
San Pedro badakizkizu
monagilo're izandu nintzan
horrek balio badizu! (bis)

S. Lizaso: Laburra izan zen monagilotzan
lortu zenduen dizdira
ta artxiboan hortxe egon naiz
zure izanai begira:
zu lehen okupa joan zinaden
Larrauldikan Hernanira
baina zeruan leiho guztiak
itxita egoten dira. (bis)

J.M. Irazu: Zeruan ez da leihorik eta
zuk ez hitz egin aldrebes
ate haundi bat erdi-erdian
ta zerorri zera juez.
Bertsolariak golfuan fama
izanagatikan berez
Sebastiani utzi zenion
ta neri zergatikan ez? (bis)

S. Lizaso: Nik azterketak egiten ditut
beti ere kasuz kasu.
Sebastian ez zan hain ona baina
oso gaiztoa zera zu:
ezkondu gabe aita egina
omen zaude zu Irazu
eta gainera semea ere
bataiau gabe daukazu! (bis)

J.M. Irazu: Bai halaxe da gezur haundirik
San Pedro ez dezu aipa
nere bizitzan egingo nuen
horrelakua hamaika!
Fedeak hala agindu eta
propio egin nun nahita
Jesukristo ere ezkondu gabe
ez al zan ba egin aita? (bis)

S. Lizaso: Orain ez zazu hemen atera
alperrikako marmarrik
defenditzeko ez dadukazu
Kristo aipatu beharrik!
Harek zun famak ez zuen izan
noski zuretzat indarrik
Kristo aita ona izan genduen
fededunentzat bakarrik. (bis)

J.M. Irazu: Fededunentzat bai aita ona
baina ni ez naiz izan apaiz.
Zerura sartu nahi nuela ta
zure belaun eta garaiz
giltzik ez dezu ematen eta
atea dago zabalkaitz...
Zerun tokirik ez baldin badet
bueltan lurrera juango naiz. (bis)

S. Lizaso: Amets klaseak izaten dira
beti ere arriskuko
eta zuk egindako ametsak
berak eingo dizu uko.
Nik banekien Jainkoarekin
ez zendula sinistuko.
Hala ta guztiz alperrik zabiltz
berriz ez zera piztuko! (bis)

Maiatzak jantzi eban lorea

Jonek bere aita Balendinen heriotzan egindako bertsoak.