V. BEE - Azkoitia (2009)

Bosgarren aldiz ospatu zen Apirilaren 26an Azkoitian, Gipuzkoako bertso eskolen eguna. 250 haur inguru batu ziren Azkoitiko kaleetan euripean, baina giro ederrean.

Denak 2.jpg

Goizean, jolasak izan genituen. Jinkana antolatu genuen, haurrek, Markoxen txerria aurkitu behar zuten kaleetan zehar. Hara eta hona ibili ziren, herritarren parte hartzea lagungarri izan zutelarik, bat baino gehiagori igande goiza alaituz.

Bazkaldu ondoren, poniak eta txahalak arduratu ziren haur eta helduak gozarazten. Jolasak egin genituen berriz ere Azkoitiko Oteizaren frontoien azalera aprobetxatuz.

Arratsalde partean, bostak aldera, Baztartxo antzokian, Bertso eskoba antzezlan ikusgarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Tartean izan ziren Porrotx, Ramon Agirre, Andoni Egaña… Algara eta txalo zaparradak jotzera behartu gintuzten partaideen ateraldi ezberdinek. Arratsaldeko 6ak aldera bukaera eman genion egun lainotsu baina entretenigarriari.

Berriz ere, motibazio izugarriz bertso eskolen 6.egunari heltzeko ilusioz gelditu ginen.