Aste honetan hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa

2017/02/09
Datorren ostiralean hasiko da idatzizko txapelketa, Azpeitian. Bat-batekoa, berriz, hurrengo ostiralean, Legazpin.

Hastear dugu Gipuzkoako Eskolarteko XXXVII. Txapelketa. Sei kanporaketa izango ditugu idatzizkoan: Azpeitian, Legazpin, Aretxabaletan, Tolosan, Orion eta Hernanin.

Bat-bateko txapelketan hogeita hamairu bertsolarik hartuko dute parte, bost kanporaketetan: Legazpin, Lasarten, Oñatin, Altzon eta Orion. Finala apririlaren 2an izango da Azpeitian, bertso-eskolen egunarekin batera.

Iaz bezalaxe, aurten ere bertso afari formatukoak izango dira kanporaketak. Afaltzeko izena eman nahi duenak www.bertsosarrerak.eus-en izango du aukera. Sarrerak saioa den asteko asteazkena arte egongo dira eskuragarri.