Oihana Arana txapeldun, Lasturren

2018/04/21
Oihana Arana Cardenak eskoriatzarrak irabazi du bat-bateko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Aner Peritz Manterola “Euzkitze” zarauztarra izan da txapeldunordea. Cardenal eta Peritzek Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan abestuko dute ekainaren 9an, Saran (Lapurdi).

Ostiral iluntzean, apirilaren 20an, Lasturren izan zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala, 140 lagunen aurrean. Oihana Arana eskoriatzarra da aurtengo txapelduna. Aner Peritz zarauztarra izan zen bigarren. Ekainaren 9an Saran (Lapurdi) egingo den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean izango dira biak, gainontzeko herrialdeetako finalistekin batera.

 

Iker Iriarte izan zen gai jartzailea ostiraleko finalean eta ondorengo zortzikotea aritu zen kantuan:

  • Imanol Albizu Gurrutxaga (Azpeitia)
  • Haizea Arana Cardenal (Eskoriatza)
  • Uxue Alkorta Iturbe (Zarautz)
  • Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Zarautz)
  • Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain)
  • Oihana Arana Cardenal (Eskoriatza)
  • Aitor Tatiegi Loidi (Oñati)
  • Oihana Labiano Sorazu (Azpeitia)

 

Saioa bizia eta gozagarria eskaini zieten parte hartzaileek gerturatu ziren ikusleei. Giro beroa izan zen saio osoan. Bukaeran, Joxe Angel Salegi Arriola “Lizarreta” bertsolari Lasturtarrak jarri zion txapela irabazleari.

 

Idatzizkoa

 

Idatzizko txapelketari dagokionez, bailarako egitura izan du aurten. Guztira, zazpi saio antolatu dira martxoan. Bakoitzean, gaia emanda bertsoak sortzeko aukera izan dute gaztetxoek aurrena. Segidan, bertso saio didaktikoa eta sari banaketa izan dituzte. 

Hona saio horien kronikatxoa:

https://www.ikastola.eus/berriak/24490 

https://www.ikastola.eus/berriak/24529 

https://www.ikastola.eus/berriak/24607 

(Iturria: Ikastolen Elkartea)