Luis Otamendi bertsolaria hil da.

2021/01/02
Luis Otamendi bertsolari aiarra hil da. Azken agurra Zarauzko beilatokian egingo zaio urtarrilaren 4an, astelehenean, goizeko 10:00etan

Luis Otamendi, zaletasun handiko etxe batean jaioa, anaiarekin batera baserriko lanetan ari zen bitartean aritzen zen bertsotan, Basarriri entzunaz. Nikolas Zendoiak bultzatu zuen plazara eta Gipuzkoako zein Euskal Herriko hainbat txapelketatan hartu zuen parte, baita bestelako sariketetan ere.

Azken agurra Zarauzko beilatokian egingo zaio urtarrilaren 4an, astelehenean, goizeko 10:00etan.