Gipuzkoa

Legazpira iritsiko da Zapla, bertsolari gazteen zirkuitua

2021/06/21
Zirkuituko bosgarren saioa izango da ostiral honetan, ekainaren 25ean Legazpiko Agirre-Etxeberri parkean.

Eskoriatzatik, Azkoititik, Hernanitik eta Zarautzetik pasa ondoren Zapla, bertsolari gazteen zirkuituak Legazpin egingo du bosgarren geldialdia. Legazpikoa ere bertso saio musikatua izango da eta ondorengoak arituko dira kantuan:

Uxue Alkorta
Maddi Aiestaran
Julene Iturbe
Ane Labaka

Gai jartzailea Aizpea Garmendia izango da eta musikariak berriz, Gari Otamendi eta Ixak Arruti.

Saioa 19:00etan hasiko da Legazpiko Agirre-Etxeberri parkean, eta gonbidapenak oraindik eskuratzeko moduan daude lotura honetan.