Hernaniko Iparragirren izango da hurrengoa

2021/07/12
Sagardoak Elkartzen Gaitu egitasmoko bigarren bertso saiorako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus eta www.sagardoa.eus atarietan.

Pasa den ostiralean Adunako Aburuza sagardotegian izandako esperientzia errepikatu nahi duenak izango du aukera datorren ostiralean, uztailaren 16an, Hernaniko Iparragirre sagardotegian.

Ane Labaka eta Aner "Euzkitze" ariko dira bertsotan hitzordu honetan, 19:00etatik aurrera. Bertso saiorako sarrerak www.sagardoa.eus eta www.bertsosarrerak.eus atarietan daude eskuragai. Bi sarrera mota daude: 15 eurokoaren truke, sagardo tragoa, pintxoa eta saioa bera, eta 39 eurokoak hori guztia eta afaria hartzen ditu bere baitan.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak aurkeztutako Sagardoak Elkartzen Gaitu ekimenaren baitako bigarren saioa izango da hau.