Gipuzkoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago

2014/12/01
2015 urtean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea abenduaren 1etik abenduaren 30era bitartean irekita egongo da.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015 urtean jokatuko da. Txapelketa irailean hasi eta abenduan amaituko da. Aurretik, 2015eko udaberrian, hain zuzen ere, sailkapen-fasea egingo da. 2011ko Gipuzkoako Txapelketan finalaurrekoetan abestu zutenak, zuzenean sartuko dira udazkenean egingo den Txapelketan, baldin eta izena ematen badute. Gainontzekoek, udaberriko sailkapen-fasean lortu beharko dute hurrengo faserako txartela.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 1etik abenduaren 30era bitartean eman beharko dute izena, ondorengo galdetegiaren bidez.