Gipuzkoa

Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunerako izen-ematea irekita dago

2017/02/23
Azpeitian izango da apirilaren 2an, Eskolarteko Txapelketako finalarekin batera.

Azken urteetan bezala Gipuzkoa osoko bertso-eskolak bilduko dituen eguna antolatu da Eskolartekoari bukera emateko.

Goizean, Eskolarteko bat-bateko txapelketako finalarekin gozatzeko aukera izango da Azpeitiko Soreasu antzokian eta saioaren bukaeran idatzizko txapelketako sari banaketa izango da. Bazkalostean berriz, bertso-eskoletako kideek elkar ezagutu eta harremanak sendotzeko aukera izango dute horretarako prestatutako jolas eta gune ezberdinetan.

Egun honetan parte hartu ahal izateko www.bertsosarrerak.eus webgunean hartu beharko da txartela. Bertan, izena ematen duen bakoitzak autobusa nondik hartuko duen eta zein neurritako kamiseta behar duen zehaztu beharko du. Izen-ematea martxoaren 19an itxiko da.