Gipuzkoa

Elgoibarren eta Mutrikun izango da aste honetako Eskolartekoa

2014/03/31
Eskolarteko Txapelketako bosgarren idatzizko saioa eta laugarren bat batekoa ostiralean izango da. Idatzizko txapelketa eta saio didaktikoa Elgoibarren egingo dira eta bat bateko kanporaketa Mutrikun.

Bertsopaper ariketa Elgoibarko Ikastolan izango da, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara. Eskoriatzako Almen ikastola, Elgoibar ikastola eta Atxabaltako Kurtzeberriko 177 ikaslek hartuko dute parte.

Arratsaldeko 16:30etik, 17:30era, Saio didaktikoa izango da Elgoibarko Ikastolako Erdiko aretoan. Itziarko eta Elgobarko taldeak arituko dira Amaia Agirre eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin batera. Aurkezle lanetan, berriz, Irati Agirreazaldegi.

Amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan afari-merienda egin ostean, iluntzeko 20:30ak aldera hasita, helduen bat-bateko saioa izango da Mutrikuko Gaztetxean. Bat-batean arituko dira: Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Josune Arakistain (Itziar), Ekaitz Zubimendi (Deba), Ane Zuazubiskar (Arrasate), Jon Mujika (Villabona) eta Urko Arregi (Oñati). Aurkezlea Eneritz Artetxe izango da.

Azken kanporaketa saioa Azkoitian izango dira. Ikus egitarau osoa.

Bat-bateko kanporaketa afaritarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian 12 eurotan. Sarrerak hartzeko azken eguna: saioa izango den asteko asteazkena.

Antolatzaileak

Idatzizko sariketa eta osteko saio didaktikoak Ikastolen Elkarteak antolatu ditu.

Bat-bateko txapelketa, Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.