Badator Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

2018/03/16

2018ko Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 6an ospatuko dugu, Tolosan. Bertso-eskoletan biltzen diren 14 urtez azpiko ikasleei zuzendutako eguna izango da. Aurten ere, parte hartu ahal izateko www.bertsosarrerak.eus atarian erosi beharko da txartela apirilaren 23a baino lehen. Txartelak autobuseko bidaia eta kamiseta hartzen ditu bere baitan.

Egitarauari dagokionez, goizean, kalejira egingo da Tolosako kaleetan zehar, antzerki, bertso, kontalaritza eta kantagintza saioak tartekatuz.

Arratsaldean tailer ezberdinak eskainiko dira eta norberak aurrez jakinarazi beharko du zein tailerretan hartu nahi duen parte. Ondorengoak daude aukeran:

  • Antzerkia

  • Bertso musikatuak

  • Kontalaritza

  • Bat bateko bertsogintza

  • Eskulanak: oholtza baten dekorazioa

Eguna emanaldi berezi batekin amaituko da.

Animatu zaitez egun eder bat pasatzera!