Gipuzkoa

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako liburua bertsozaleen eskura

2020/07/07
2019ko txapelketako liburua digitalki argitaratu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako liburua argitaratu du digitalki, eta bertsozale ororen eskura dago.

Liburuak txapelketa osoko bertsoaldi hautatuak eta finaleko bertsoaldi denak biltzen ditu, bakoitza bere audio loturarekin.

Bertsoaldi horiez gozatu nahi duen bertsozaleak, beraz, eskura du liburua Xenpelar Dokumentazio Zentroko liburutegian.