Ahalduntze Bertso-Eskola

2015-2016 ikasturtean egin zen lehendabizikoz. Konpromisoan, esperimentazioan eta aniztasunaren oinarrien gainean egiten da lanketa.

Bertsolaritzarentzat emakumeak plazan izateak duen garrantziaz jabeturik, eta emakumeen jendaurreratzean ematen diren ezaugarri orokorrak kontuan hartuta, bertsolari bezala aurrera egin nahi duten emakumeentzat lagungarri izateko sortu zen Ahalduntze Bertso-eskola.

Konpromisoan, esperimentazioan eta aniztasunaren oinarrien gainean egiten da lanketa, Arkaitz Goikoetxeak eta Ainhoa Aranburuk bideratuta.

2015-2016 ikasturtean egin zen lehendabizikoz eta geroztik ikasturtero egin da. Hilean behineko maiztasunarekin biltzen da taldea.

Ikasturte honetan animatzen? 2018-2019 ikasturteko informazioa, hemen.

Ahalduntze Bertso-Eskola collage