2007-05-11 Maialen Lujanbio :: Bertsolaritza emakumearen ikuspuntutik

BDB gaur

1992-06-20 Bidebarrieta

Sebastian Lizaso

Azkenerako hemen egin naiz
arrazoi gogorran jabe,
gezurra egi baldin balitza
neretzako askoz hobe,
zuen lepotik ni aberastu?
Zer esaten ai zerade?
Gaur ere bertso entzuten zaude
sarrera ordaindu gabe.

Bertsolaritzan jokatzen degu
bakoitzaren apustua,
jende aurrean pasatzen degu
sarritan une estua,
kobratzea're nere ustetan
ez al da gauza justua?
Eta gainera nork daki zer dan
bertsolai baten gastua?

Bertso kantari herririk herri
hor gabiltza egunero,
bertsoarekin alaitu nahirik
ez dakit zenbat bezero,
kantatu eta geure sobrea
guk jasotzen degu gero,
inportantzirik ez degu izango
debalde hasi ezkero.

Beti penetan beti penetan

¨Begira nago begira¨ izenez koplen neurrikoa (8/8/10) jaso du Gorka Knor kantariak Legution eta plazaratu Araba kantari izeneko disko-kasetean. Behin eta berriro ikusten da neurria erraz egokitzen duela herriak sail batetik bestera, nahierara. Bi bider erabili dute 2001eko Txapelketa Nagusian, zortziko handiko neurrian.