2021-2022 ikasturtea eta izen-ematea

Hirugarren ikasturtea du aurtengoa Gizonentzako Bertso Eskolak. Urriaren 9an hasiko da eskola.

Norentzat

Gizonezko bertsolari eta gai-jartzaileentzat; bertso mundukoa den eta gaian interesa duen edonor ere ongietorria izango da.

Maiztasuna eta ordutegia

Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2021eko urrian hasi eta 2022ko ekainean amaituko da.

  • 2021eko urriak 9
  • 2021eko azaroak 13
  • 2021eko abenduak 11
  • 2022ko urtarrilak 8
  • 2022ko otsailak 12
  • 2022ko martxoak 12
  • 2022ko apirilak 9
  • 2022ko maiatzak 14
  • 2022ko ekainak 11

Lekua

Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan.

Izen-ematea

  • Irailaren 16tik (10:00etan hasita) irailaren 26ra arte (egun hau osorik barne) eman ahal izango da izena www.bertsozale.eus atarian [ITXITA].
  • Izen-emate ordena aintzat hartuko da, taldea osatzerakoan lagun kopurua gainditzen bada.
  • Taldearen osaketaren berri irailaren 30ean emango da, eta ordainketa bideratuko da. Matrikula burututa (150 euro), ez da dirurik itzuliko.
  • Izena emateak bertso-eskolaren oinarriak onartzen direla adierazten du.