Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Saioetarako oharrak eta argibideak

Txapelketako saioetan guztion erosotasuna bermatzeko ahalegina egiten da Bertsozale Elkartean. Horretarako, hementxe dituzu hainbat ohar zein argibide:

Txarteldegia

Saio guztietan egongo da, aretotik kanpo. Saio horretarako sarrerarik geratzen bada, sarrerak erosteko aukera izango da bertan; baina, horrez gain, sarrerei buruzko gorabeherak edo intzidentziak ere bertan kudeatuko dira. Hemen sarrerei buruzko oharrak.

Informazio gunea

Saio guztietan egongo den gunea da, atetik hurbil. Zalantzak argitzeko edo ekarpenak egiteko gunea izango da; bai egunekoak, zein txapelketako beste saioetakoak.

Bazkide egiteko aukera

Informazio gunean izango duzu Bertsozale Elkarteko bazkide egiteko aukera. Orain bazkide eginez gero, 2026ko kuota doan izango duzu. Online ere egin daiteke esteka honen bidez.

Puntu morea

Bertsozale Elkarteak ez du inolako erasorik onartzen, baina, hala ere, jakitun da erasoak gerta daitezkeela. Horregatik, Erasoen Aurkako Protokoloa landu da eta Puntu Morea jarri da Txapelketako saioetan. Puntu Morea informazio gunetik hurbil egongo da, more koloreko ikur biribil batekin identifikatuta. Erasoren bat ikusi edo bizi izan baduzu, jo puntu honetara eta bertako kideek jaso eta lagunduko zaituzte.

Hala ere, lantaldefeminista@bertsozale.eus helbidera idatzita ere eman dezakezu erasoen berri.

Merchandising gunea

Txapelketarako beren-beregi sortutako materiala erosteko aukera izango da: haurrentzako arropa, kamisetak, jertseak, koadernoak, tazak… Elkartea babesteko modu bat da Txapelketako materiala erostea.

Gorren irisgarritasunerako soinu sistema

Indukzio bukle bidezko gorren soinu sistema erabiltzeko aukera egongo da saioetan. Zerbitzua erabili nahi duenak informazio puntura jo eta han egin dezake eskaria.

Bestelako irisgarritasun beharrak

Bestelako beharrik izanez gero, saioaren aurretik ehtxapelketa@bertsozale.eus helbidera idatz dezakezu edo egunean bertan informazio gunera jo.

Gehiago...

Bestelako ohar edo ekarpenik izanez gero, ehtxapelketa@bertsozale.eus helbidera idatzi eta saiatuko gara bideratzen. Zuen erosotasuna eta ongizatea funtsezkoa da guretzat.