Saioa Alkaiza nagusi Donapaleuko saioan
Giro beroan, 450 lagunetik gora bildu dira gaur Donapaleuko Airetik gelan. Xalbat Alzugarai Etxeberri gai-emailea izan da oholtzara iristen lehena eta, haren atzetik, gaurko sei protagonistak:
- Maider Arregi Markuleta
- Sarai Robles Vitas
- Eneko Lazkoz Martinez
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Iñaki Viñaspre Simon
- Saioa Alkaiza Guallar
Ariketa puntuagarri guztiak bukatu ondoren, Saioa Alkaiza Guallar izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 683 hain zuzen. Beraz, Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantatuko du Alkaizak urriak 24an. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera, hemen gaurko saioaren berri.
Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
- Saioa Alkaiza Guallar__________683
- Oihana Iguaran Barandiaran____672.5
- Maider Arregi Markuleta________659
- Eneko Lazkoz Martinez_________624.5
- Iñaki Viñaspre Simon___________613.5
- Sarai Robles Vitas______________600.5
Lehenengo fasetako beste saioetan bezala hurrengo epaile taldea aritu da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanak Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Ainhoa Goñi Castañaresek egin dituzte.
Bihar, Tolosan
Lehenengo faseko hurrengo saioa bihar jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai; bihar, 15:30ean zabalduko da txarteldegia.
