Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oier Etxeberriak irabazi du Altsasuko saioa

2026/09/26
Lehenengo faseko bigarren saioa jokatu da gaur Burunda pilotalekuan; bihar jokatuko da hurrengo saioa, Lekeition.

Altsasuko Burunda pilotalekuan 500 bertsozale inguru elkartu dira gaur Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioan. Maialen Belarra Eneterreagak egin ditu saioaren gidari lanak, eta haren ondoan igo dira sei bertsolariak oholtzara, zozketak erabakitako ordenan:

Ariketa puntuagarriak egin ostean, Oier Etxeberria izan da gaurkoan puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 672.5 puntu. Beraz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo itzulira eta Miarritzen kantatuko du azaroaren 14an. Ondotik geratu dira bertsolariek lehenenengo fasea amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko. Hemen gaurko saioko xehetasunak.

Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

Gaurkoan epaile lanetan Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero aritu dira. Idazkari lanetan, berriz, Ainhoa Goñi Castañares eta Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu dira.

Bihar, Lekeition

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa bihar izango da, igandean, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. 17:00etan hasiko da saioa. Sarrera guztiak saldu dira, beraz, ez da txarteldegirik irekiko.