Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nerea Ibarzabalek irabazi du Eibarko finalaurrekoa

2026/10/31
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo itzuliko bigarren saioa jokatu da gaur Eibarko Ipurua kiroldegian; Nerea Ibarzabalek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Gasteizen kantatuko du azaroaren 28an.

Sarrerak agortuta, 1800 bertsozale inguru elkartu dira gaur Eibarko Ipurua kiroldegian Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Igotz Alkorta Irastorza gai-emailearen atzetik sartu dira sei bertsolariak:

Seikotetik Nerea Ibarzabalek lortu du puntu gehien biltzea, 740. Horrela, finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du eta Gasteizen kantatuko du azaroaren 28an. Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera. Gaurko saioko xehetasun gehiago ezagutzeko sakatu hemen.

Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

Egindako lanak epaitzen, gaurkoan ere, hurrengo zazpikoa aritu da: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta izango dira. Idazkari lanak, berriz, Itxaro Juaristi Olaetxea eta Miren Itziar Basterretxea Olarreaga egin dituzte.

Hurrengoa, Gernika-Lumon

Finalaurrekoetako hurrengo saioa azaroaren 7an izango da Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan, 17:00etan. Kantuan ariko diren bertsolariak Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol izango dira. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.