Gorren irisgarritasunerako soinu sistema egongo da Txapelketan
2026/09/23
Indukzio bukle bidezko gorren soinu sistema egongo da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioetan guztietan; atean egon ohi den informazio puntuan eska daitezke.
Hasi berri da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa eta aurten ere aukera izango da indukzio bukle bidezko gorren soinu sistema erabiltzeko. Saio guztietan egongo da horretarako aukera eta zerbitzua erabili nahi duenak aukera izango du saioetako sarreran egoten den informazio puntura jo eta eskaria bertan egiteko.
