Gernika-Lumon jokatuko da larunbatean hirugarren finalaurrekoa
Azaroaren 7an, larunbatean jokatuko da lehenengo itzuliko hirugarren saioa, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan, 17:00etan hasita. Igor Menika Bengoetxea gai-emailearekin batera, sei bertsolari hauek igoko dira oholtzara:
- Agin Laburu Rezola
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Aitor Mendiluze Gonzalez
- Ane Labaka Mayoz
- Aner Peritz Manterola
- Joanes Illarregi Marzol
Fase honetako epaileak, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta izango dira.
Larunbatean, hirugarrena, Gernika-Lumon
Esan bezala, larunbatean jokatuko da Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Saiorako sarrerak amaituta daude, baina sarrerarik gabe geratu direnek etxetik zuzenean ikusteko aukera ere izango dute: Bertsoa.eus-en, ETB 2 ON katean eta ETB ON plataforman.
