Finalaz gozatzeko aukera bidean eta bazkarian
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak norbere kartografian iltzatuta geratzen diren uneak eta bertsoaldiak eskaintzen dizkigu. Ez hori bakarrik: herrialdez herrialde egindako bidetik, Euskal Herriako maparen kontzientzia eskaintzen digu; arnasgune eta arnasaldi bat, euskara hutsean egiten den jardunak herriz herriko bidean euskararen arnasguneak sortzen baititu; bateragune bat, ezberdinen artekoa, baina bertsoak batzen dituenena. Bertsoak, kulturak, hizkuntzak. Elkargunez elkargune zeharkatzen dugu Euskal Herria, Elkartearen zehar-lerroak presente izanda.
Azken geltokia Iruñeko Nafarroa Arena izaten da. Hitzordu hau ere giltzarri da bertsozaleentzat, egun osoan bertsoak erdigunea eta fokua hartzen baitu, eta itzalean ere euskara entzuten baita. Nafarroa Arenako bertso saioan ez ezik, inguruetan ere elkartzen da jendartea: saiora sartu aurretik, bazkalorduan... Une horiek guztiek ere egiten dute eguna berezi, eta guztiek eragiten dute honelako egun batek sortzen duen oihartzunean.
Otorduetarako hainbat aukera
Nafarroa Arenaren inguruan, otorduen gunean, goizeko saioak emandakoaz gozatzen jarraitzeko aukera izango da, bertako produktuekin osatutako otorduak jaten ditugun bitartean, bertsogintzaz hitz egiten jarraituz. Bi otordu mota daude aukera: jatordu azkarra eta eserikakoa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kirol instalazioetan eskainiko dira biak: Bi aukera eskainiko ditu Bertsozale Elkarteak:
- Jatordu azkarra: pabilioian eskainiko da, 18 euroren truke.
- Eserita bazkaltzeko aukera: frontoian eskainiko da, 30 euroren truke.
Bietan egongo da aukera haragijalea zein beganoa. Tiketak bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.
Autobusez joateko aukera
Otorduak ez dira finalean ikusi eta entzuten duguna elkarrizketan jartzeko une bakarrak. Bidaiak ere abagune ederrak dira elkarrizketarako: biziko dugun edota bizi dugunaz hitz egiteko. Gainera, auto pilaketak ekiditeko eta finala ahalik eta jasangarriena izateko, gakoa da transporte publikoa erabiltzea.
Horregatik, autobus zerbitzua jarri du antolakuntzak Aizpurua Autobusak taldearekin lankidetzan. Sarrera erosterakoan, abiapuntua markatu beharko da. Antolakuntzak abenduaren 14an argitaratuko du abiapuntu bakoitzaren ordutegia. 20 euro balio du autobus txartelak, edozein tokitatik abiatzen dela ere. Autobusak 10:00ak aldera iristea aurreikusten da.
Nafarroako lineen kasuan, bertsosarrerak webgunetik kanpo webgune batera bideratuko da eroslea.
