Donapaleun eta Tolosan jokatuko dira hurrengo saioak
Donapaleuko Airetik gelan izango da larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Gai-emaile lanetan Xalbat Alzugarai Etxeberri arituko da eta bertsolari hauek arituko dira kantuan:
- Eneko Lazkoz Martinez
- Iñaki Viñaspre Simon
- Maider Arregi Markuleta
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Saioa Alkaiza Guallar
- Sarai Robles Vitas
Igandean beste saio bat jokatuko da Tolosako Usabal Kiroldekian. Saioaren gidari lanetan Imanol Artola Arretxe 'Felix' ibiliko da. Bertsolarien artean, berriz, aldaketa bat izango da igandeko saioan: Jone Uria Albizuriren ordez Unai Mendiburu Valor arituko da Tolosan. Beraz, bertsolari hauek kantatuko dute saioan:
- Aitor Servier Etxexuri
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Eli Pagola Apezetxea
- Julio Soto Ezkurdia
- Oihana Bartra Arenas
- Unai Mendiburu Valor
Lehenengo fasean hurrengo epaile taldea ariko da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero.
Sarrerak, eskuragai
Bi saioak 17:00etan hasiko dira; ateak, berriz, 16:00etan irekiko dira. Asteburuko sarrerak oraindik lor daitezke, www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, saioen egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da.
