Altsasun eta Lekeition izango dira saioak asteburuan
Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko da larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa. Gainerako saioak bezala, Altsasukoa ere arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Gai-emaile lanetan, Maialen Belarra Eneterreaga ariko da. Hona hemen larunbatean izango diren bertsolariak:
- Eneko Araiztegi Agirre "Korta"
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Imanol Uria Albizuri
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
- Oier Etxeberria Zubimendi
- Txaber Altube Sarrionandia.
Asteburuko bigarren hitzordua Lekeition izango da, igandean. Santi Brouard pilotalekuan izango da saioa, 17:00etan hasita eta Idoia Anzorandia Kareagak egingo ditu gai-jartzaile lanak. Bertan kantatuko duen seikoa honakoa izango da:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Ane Labaka Mayoz
- Aner Peritz Manterola
- Aroa Arrizubieta Barredo
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Maddalen Arzalluz Antia
Lehenengo fasean hurrengo epaile taldea ariko da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero.
Sarrerak, eskuragai
Asteburuko sarrerak oraindik lor daitezke, www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, saioen egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da. Saioak hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira ateak, 16:00etan. Sarrerak zenbakitu gabeak dira, beraz, garaiz ibiltzea gomendatzen da.
