Finalaz gozatzeko aukera bidean eta bazkarian
2026/10/15
Abenduaren 20an Iruñean izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, Nafarroa Arenan. Antolakuntzak autobusez joateko deia egin nahi du. Horretarako zein bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko bertsosarrerak.eus atarian.
Osatu dira finalaurrekoen lehenengo itzuliko saioak
2026/10/11
Lehenengo faseko zazpi saio jokatu ostean, badakigu zeintzuk izango diren finalaurrekoen lehenengo itzulian kantatuko duten bertsolariak.
Nerea Elustondok irabazi du Aguraingo saioa
2026/10/11
Aguraingo Lezao kirolgunean jokatu da lehenengo faseko azken saioa. Beraz, osatuta geratu dira finalaurrekoen lehenengo itzuliko saioak.
Aguraingo saioko sarrerak amaitu dira
2026/10/11
Lehenengo faseko azken saioa izango da igandean, Agurainen. Saio horretako sarrera guztiak saldu dira. Gainerako saioetako sarrerak oraindik salgai daude: nola finalaurrekoak, hala finalekoak. Nafarroa Arenako autobus eta bazkari tiketak ere salgai daude.
Xabat Illarregi nagusitu da Gotaine-Irabarneko saioan
2026/10/10
Gotaine-Irabarneko Herriko gelan jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako seigarren saioa; bihar jokatuko da lehenengo faseko azkena, Aguraingo Lezao Kiroldegian.
Gotaine-Irabarneko sarrerak bukatu dira
2026/10/09
Lehenengo faseko seigarren saioa izango da larunbatean, Gotaine-Irabarnen. Saio horretako sarrera guztiak saldu dira. Gainerako saioetako sarrerak eta finaleko otordu zein autobusetakoak oraindik salgai daude.
Asteburuan jokatuko dira lehenengo faseko azken bi saioak
2026/10/06
Larunbatean jokatuko da seigarren saioa, Gotaine-Irabarneko Herriko gelan; igandean jokatuko da lehenengo faseko azken saioa, zazpigarrena, Aguraingo Lezao kirolgunean. Bi saioak, ohi bezela, 17:00etan hasiko dira.
Julio Sotok irabazi du Tolosako saioa
2026/10/04
Tolosako Usabal kiroldegian jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren saioa; datorren asteburuan jokatuko dira lehenengo faseko azken bi saioak, Gotaine-Irabarnen eta Agurainen.
Saioa Alkaiza nagusi Donapaleuko saioan
2026/10/03
Donapaleuko Airetik gelan jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko laugarren saioa; bihar jokatuko da bosgarren saioa, Tolosako Usabal kiroldegian.
Donapaleun eta Tolosan jokatuko dira hurrengo saioak
2026/09/29
Hitzordu bikoitza izango da asteburu honetarako ere: larunbatean Donapaleun izango da laugarren saioa; igandean, berriz, bosgarrena,Tolosan.
Ane Labaka nagusitu da Lekeitioko saioan
2026/09/27
Santi Brouard kiroldegia bertsozalez bete da gaur arratsaldean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren hirugarren saioan.
Oier Etxeberriak irabazi du Altsasuko saioa
2026/09/26
Lehenengo faseko bigarren saioa jokatu da gaur Burunda pilotalekuan; bihar jokatuko da hurrengo saioa, Lekeition.
Gorren irisgarritasunerako soinu sistema egongo da Txapelketan
2026/09/23
Indukzio bukle bidezko gorren soinu sistema egongo da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioetan guztietan; atean egon ohi den informazio puntuan eska daitezke.
Altsasun eta Lekeition izango dira saioak asteburuan
2026/09/22
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Altsasun eta Lekeition jokatuko baitira lehenenengo faseko bigarren ta hirugarren saioak. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Miren Artetxe nagusi Hazparneko saioan
2026/09/19
Hazparnen jokatu da gaur Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa; Miren Artetxek irabazi du saioa eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoen lehenengo itzulira.
Bidegurutzean bideo podcasta, hamabostean behin, ostegunetan
2026/09/18
Zortzi atal izango ditu Bertsozale Elkarteak eta Emun kooperatibak elkarlanean sortutako Bidegurutzean bideo podcastak. Bertsolaritzatik abiatuta, kultur munduan ere egunerokotasunean dauden galdera eta kezkei helduko diete gonbidatuek.
Txirrindularitza, basoak eta bihotzak: bertsolaritzaren dokumentazioaz irudi sorta bat
2026/09/16
Oihana Aranburu Balerdi Xenpelar Dokumentazio Zentroko eragilearen analisia.
Hazparnen jokatuko da Txapelketako lehenengo saioa
2026/09/16
Larunbatean jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa, Hazparnen, 17:00etan
Larunbat honetan hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
2026/09/14
Hazparnen izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa, 17:00etan.
Txapelketa abiatzeko prest
2026/09/10
Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak eta antolatzaileak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean elkartu dira aurkezpen ekitaldian. Lehenengo saiorako dena prest; Hazparne izango da lehenengo geltokia.
Eskuragarri daude finalerako autobus eta bazkari txartelak
2026/09/08
Abenduaren 20an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalera joateko autobuserako zein bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko bertsosarrerak.eus atarian.
Hainbat formatan, baina Txapelketaz
2026/09/07
Irailaren 19an hasi eta udazkena hartuko du 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak. Bertsozale Elkarteak jarraipen estua egingo dio Txapelketari, edukia hainbat formatu eta kanaletatik landuko du, ahalik eta bertsozale gehienengana heltzeko.
Irailaren 19tik abenduaren 20ra izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
2026/06/09
Parte hartu zezaketen 50 bertsolariek eman dute izena Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. 15 saio izango dira, eta Hazparnen hasiko den bidea Iruñean amaituko da, abenduaren 20an, Nafarroa Arenan.
Finalean lagundu nahi?
Abenduaren 20an Iruñean gauzatuko den finalean lan egin nahi duten boluntario bila gabiltza.
