Eskolartekoa 2015

Ekainaren 27an egin zen Euskal Herriko bat-bateko finala Orion. Guztira 112 gaztetxo aritu ziren egitasmoan.

Eskolartekoak bere bidea egin zuen herrialde bakoitzean: guztira, 15-18 urteko 112 gaztetxo aritu ziren.

EUSKAL HERRIKO FINALA ETA FESTA ekainaren 27an egin ziren Orion. Egitarau betea prestatu zen egun osorako.

2015-06-27 Orio

11:00etan bat-bateko txapelketaren finala egin zen, pilotalekuan. Lurraldeetako Eskolarteko saioetan parte hartutako 112 gaztetxoetatik 9 aritu ziren Orioko finalean.

Saioa Maialen Lujanbio Zugastik aurkeztu zuen eta bukaeran, Sustrai Colina Acordarrementeriak jantzi zion txapela irabazleari. Gipuzkoako gai-jartzaile taldeko partaideek jarri zituzten finaleko gaiak: Asier Iriondo, Aitor Alkorta, Iban Narbaiza, Iker Iriarte, Imanol Artola, Inaxio Usarralde, Ion Zaldua, Irati Agirreazaldegi, Itziar Etxezarreta eta Saroi Jauregi gai-jartzaileek. Epaile taldea herrialde bakoitzeko kide banak osatu zuten: Nerea Bruño (Nafarroa), Iban Thicoipe (Lapurdi), Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia) eta Ainhoa Mujika (Gipuzkoa) epaileek.

Sari nagusia Gabonetako oporraldietan egin zen Ahots Baten sormen egonaldia izan zen; Euskal Herriko finalista guztiek egonaldia dohainik izango dute.

Bazkaria eskaini zen eguerdian Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin (ENEEK) elkarlanean, eta produktu ekologikoak izan ziren oinarri. Bazkalostean, Lujanbio eta Colina plazako oholtzan aritu ziren librean eta, ondoren, Keshala eta Bi Bala musika taldeak aritu ziren.

ANTOLATZAILE ETA LAGUNTZAILEAK

Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.

2015eko Euskal Herriko finala antolatu ahal izateko, beren laguntza eskaini zuten erakundeak hauek izan ziren: Orioko UdalaEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK)Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila.

Kontsulta itzazu xehetasunak BDBn: