Hedapen taldea

Bertsozale Elkarteko hedapen taldea arduratzen da ikus-entzunezko beharrak kudeatzeaz. Bertsoa.eus eta Hitzetik Hortzera dira ekoizpen esanguratsuenak lantaldearen ohiko jardunean.

Eneritz Urkolak, Beñat Gaztelumendik, Felix Irazustabarrenak, Gaizka Azkaratek, Haritz Arrizabalagak, Jexux Mari Irazuk eta Luis Gurrutxagak osatzen dute Bertsozale Elkarteko Hedapen taldea. Elkarteak dituen ikus-entzunezko beharrak asetzen ditu lantaldeak, eta Bertsoa.eus eta Hitzetik Hortzera dira ekoizpen esanguratsuenak bere ohiko jardunean.

Bertsoa.eus sareko plaza bertsolaritzaren zabalkunderako Internet sarean garatutako komunikazio proiektua da. 2006an sortua eta Bertso Plaza Digitala Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan argitaratzen dugu, lehengo Bertsoa.com eta Bertsoplaza.tv-ren egitasmoak bat eginda.

Hitzetik Hortzera EITBren eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen artean osatutako telebista-programa da. Ibilbide luzea egin du programak; 1989-1990 bitartean egin zuen lehen denboraldia eta etenen bat izan badu ere, gaur arte izan du jarraipena. Igandero eskaintzen da ETB1en eta Interneten EITB Nahieran atarian ikus daiteke.

Hedapen taldea