Eguneratu zure bazkidetza datuak

BertsoZalea berripapera posta elektronikoz bidaliko dugu aurrerantzean, eta hala jasoko duzula ziurtatuko duzu. Bestelako jakinarazpenen berri emateko ere izugarri erraztuko digu zure datuak berrikusteak eta behar den kasuetan eguneratzeak.

Zurekin dugun harremana ahalik eta biziena izan dadin, etengabe berrikusi eta eguneratzen ditugu bazkideon datuak. Honenbestez, eskertuko dugu helbidera ondorengo datuak bidaltzea, eta, hala, gure datu-basea egunean izango dugu:

  • Izen-abizenak
  • Nortasun agiria
  • Jaiotza-data
  • Helbidea
  • Posta elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • IBAN kodea

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Datu Pertsonalak babesteko legediak xedatzen duenari jarraituz jokatuko du eta zainduko ditu datuok.