2018ko gogoeta estrategikoa

Datozen urteetarako Bertsozale Elkartearen helburu estrategikoak zehazteko gogoeta prozesua abian da. Ekainean, irailean eta azaroan gauzatuko da. Bazkide guztiok gaude gonbidatuta. Asmoa: elkarrekin elkartearen etorkizuna irudikatzea

[DESKARGATU INFORMAZIO ORRIA]

Hogeita hamar urteko ibilbide aberasgarria egina du jada bertsolaritzaren mugimenduak. 2006. urtean egin zen elkartearen norabideaz hausnartzeko azkeneko geldialdia. Orduan finkatutako helburuak beteta, berriro pausatu eta elkarrekin etorkizuna ilusioz irudikatzeko unea iritsi da.

 Gogoetari buruzko triptikoa

 

Horretarako hiru pausotako prozesua gauzatuko da:

  1. Bertsozaletasunari buruzko ikerketa soziologikoaren emaitzen AURKEZPENAK [ekaina]
  2. Ildo estrategikoen inguruko TAILERRAK [iraila]
  3. Datozen urteetarako helburu orokorrak finkatzeko GOGOETA [azaroa]