Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa: emaitzen berri emateko aurkezpenak

Hainbat bertso plaza arruntetan zein Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetan gauzatu ziren galdetegiak, eta hortik atera dira ondorioak. Emaitzak aurkezteko bost hitzordu atondu ziren ekainean.

Bertsolaritzari buruz egin berri dugun ikerketaren emaitzaren berri lehen eskutik jaso ahal izateko, bost hitzordu egin ziren uda aurretik:

  • EKAINAK 14, osteguna. IRUÑEA. 18:00etan, Nafarroako Bertsozale Elkartean (Euskokultur mintegian).
  • EKAINAK 20, asteazkena. AMASA-VILLABONA. 18:00etan, Euskal Herriko Bertsozale Elkartean (Subijana etxean).
  • EKAINAK 21, osteguna. DURANGO. 18:00etan, udal euskaltegian.
  • EKAINAK 27, asteazkena. GASTEIZ. 18:00etan, Arabako Bertsozale Elkartean (Amaia zentroan).
  • EKAINAK 28, osteguna. SENPERE. 18:00etan, Bertsularien Lagunak Elkartean (Larraldea etxean).

 

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian gauzatutako inkesten irudiak.