Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Janire Arrizabalaga eta Bittor Altube irabazle azken bi saioetan

2023/05/25
Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko azkenengo saioak Busturian eta Zallan. Osatu da Bizkaiko Txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda; guztira 29 bertsolari pasako dira Udabarria Bertsotan fasetik.

Amaitu da Udabarrian Bertsotan sailkapen fasea. Gaur izan dira azken bi saioak, Busturian eta Zallan. Biak hasi dira 18:30ean.

A multzoko saioa Busturian jokatu da, herriko kultur etxean aretoan. Saioko irabazlea Janire Arrizabalaga Munduate izan da, 174.5 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Janire Arrizabalaga Munduate ………. 174.5
  2. Izaro Bilbao Arostegi …….............……. 169
  3. Eneko Aldana Carrasco …..............… 156
  4. Asier Alcedo Cano …………................. 151
  5. Irune Basagoiti Agirre ……...........…... 147
  6. Nagore Beitia Telletxea …...........…... 144.5

 

Puntuazio desglosatuak ikusteko: https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/udabarria-bertsotan-2023/sailkapena/saioak

Saioan gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu aritu da.

 

B multzoko saioa, Zallan jokatu da, El Longar Jauregiko Kaperan. Saioan nagusi, Bittor Altube Sarrionaindia izan da, 190.5 punturekin. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

  1. Bittor Altube Sarrionaindia ………….…. 190.5
  2. Garikoitz Sarriugarte Onaindia …….... 182.5
  3. Iruri Altzerreka Martinez ………….....… 177.5
  4. Enare Muniategi Etxabe ……......…….. 170.5
  5. Ander Aldazabal Olabarri ………....…….. 170
  6. Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua …...…. 137

 

Puntuazio desglosatuak: https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/udabarria-bertsotan-2023/sailkapena/saioak

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.