Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asier Galarza eta Mikel Goiriena izan dira nagusi Aulestin eta Sopelan

2023/05/18
Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko hirugarren saioak Aulestin eta Sopelan; datorren eguenean jokatuko dira hurrengoak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak beste bi saio izan ditu gaur; Aulestin bata eta Sopelan bestea. Biak hasi dira 18:30ean.

A multzoko saioa Aulestin jokatu da, herriko aretoan. Saioko irabazlea Asier Galarza Garai izan da, 179 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Asier Galarza Garai …….................... 179
  2. Lurdes Ondaro Mallea …................. 174
  3. Garazi Navarro Ugarteburu …......... 172.5
  4. Julen Ibarguengoitia Ordorika ....… 163
  5. Ion Barrocal Besga …...................... 142.5
  6. Bittor Salterain Etxebarria ...........… 134.5

Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu aritu da.

 Mikel Goiriena Sopelako saioko irabazlea

 

 

B multzoko saioa, Sopelan jokatu da, Kurtzion. Saioan nagusi Mikel Goiriena Larrazabal izan da, 193,5 punturekin. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

  1. Mikel Goiriena Larrazabal ……........…. 193.5
  2. Koldo Muñiz Aldamizetxebarria …….. 178.5
  3. Iker Uriarte Urrutia ….......................… 173.5
  4. Mikel Retolaza Etxebarria ….............. 170.5
  5. Ander Elorriaga Aresti ….................... 150.5
  6. Ander Ezeiza Arana …......................… 132

 

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Beñat Romero Maguregi, Miriam Juaristi Urizar eta Garazi Mendoza Agirre. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

 

Bi saioetako puntuazio desglosatuak ikusteko: https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-2020-udabarriko-fasea/sailkapena/saioak

 

Udabarria Bertsotan faseko azkenengo bi saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 25ean,  Busturian eta Zallan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.