Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Mungiara helduko da gaur Taldekakoa

2019/05/03
Mungiako Errota gaztetxean "Taket" eta "Tronperrieta" taldeen arteko saioa jokatuko da gaur iluntzean

Gaur iluntzeko 20:00etan, Mungiako Errota gaztetxean, herriko Taket eta Durango/Iurretako Tronperrieta taldeen arteko saioa izango da.

Gaurko talde irabazlea, maiatzaren 25ean Abadiñon egingo den finalera sailkatuko da.

2019-05-03 Taldekakoa

Taldekakoaren bigarren fase honek hiru saio ditu, eta saio bakoitzeko irabazleak finalerako txartela lortuko du. Gaurkoaz gain, beraz:

  • Pasadan martitzenean Abadiñon jokatutako saioan Koipelustre´s taldeak lortu zuen finaleko txartela.
  • Eta hirugarren, eta azken, saioa Errigoitin jokatuko da, maiatzaren 10ean, hau da, datorren barikuan.