Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iurretako Bertso Taldea ere sailkatu da bigarren fasera

2017/04/07
Atzo Goiurian jokatu zen lehenengo faseko azken kanporaketa, eta etxeko taldeak lortu zuen hurrengo faserako txartela.

Atzo iluntzean, Iurretako Goiuria kultur elkartean, Taldekako Txapelketaren lehenengo faseko azken kanporaketa jokatu zen Ordekan S.L,  (Busturialdea) Iurretako Bertso Taldie (Durangaldea-Iurreta) eta Tosu Bizirik (Uribe Kosta) taldeen artean. Etxeko taldeak irabazi zuen kanporaketa, eta beraz, hurrengo faserako txartela.

 

2017-04-06 Iurreta. Taldekakoa

 

Hurrengo eta azken faserako zozketa egin da. Bigarren fase honetatik, ekainaren 3an finala jokatuko duten 3 taldean irtengo dira.