Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Far Westeko bertsolariek lortu dute bigarren faserako sailkapena

2019/03/11
Domeka eguerdian Potojorran, Elorri eta Far Westeko bertsolarien arteko kanporaketatik Enkarterri/Ezkerraldekoek lortu dute hurrengo faserako txartela

Domeka eguerdian Portugaleten jokatu da Taldekakoaren hirugarren kanporaketa Deustuko Elorri, Bilboko Potojorran eta Enkarterri/Ezkerraldeko Far Westeko bertsolariak taldeen artean. Azken honek lortu du hurrengo fasera sailkatzea.

Giro ederrean jokatu dira hiru saioak. Epaile lanetan talde bakoitzeko kide bat egoteaz gain, publikoak ere parte hartu du.

Lehenengo saioa Hiruki tabernan izan da.

Bigarrena Txiki tabernaren kanpokaldean

Eta hirugarrena merkatuan

 

Datorren asteburuan saio bi egongo dira: barikuan Errigoitin eta domekan Gernika-Lumon.