Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Asteburuan beste saio bi jokatuko dira; faseko azkenak

2019/03/20
Asteburu honetan, lehenengo faseko azkenengo bi saioak jokatuko dira, barikuan Markina-Xemeinen eta zapatuan Igorren.

Lehenengo fasea amaierara heltzen ari da. Asteburu honetan azkenenengo saio biak jokatuko dira. Barikuan Markina-Xemeinen Larabetzuko Itallen, Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak eta Busturialdeko Dolu gabe taldeen artean. Akerbeltzen antxumak dira aurreko edizioko irabazleak.

Zapatuan, berriz, Igorren izango da saio. Bertan, Santutxuko Otsoa & Co., Arratiako Aramotzetik Itxinera eta Durangaldeko Miotako bidelapurrak taldeen artean. 

 

MARKINA-XEMEIN

Bariku iluntzean Markina-Xemeinen batuko dira hiru taldeak. Lehenengo saioa 19:00etan Buztarri tabernan izango da. Hurrengo biak Akerbeltz gaztetxean izango dira, 22:00etan eta 23:00etan. 20:30ean, afaria izango da Gaztetxean bertan. Tiketak eskuragarri daude Buztarri tabernan eta estankoan.

 

IGORRE

Zapatu iluntzean, berriz, Igorren izango da zita. Lehenengo saioa Ezkiña tabernaren kanpokaldean izango da 18:37an, bigarrena Erroitz-Troka kanpoan 19:13an, eta azkena 20:02ean Herriko tabernan. 

 2019-03-23 Igorre. Taldekakoa

Asteburuko saio biak jokatuta, erabakita geratuko da lehengo fasea. Orain arte sailkatu diren taldeak:

  • Tronperrieta
  • Taket
  • Far Westeko bertsolariak
  • Zahar-alive
  • Koipelustre's