Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

“Tire!”, “Leioara begira”, “Ipiztar” eta “Itallen” taldeak ere sailkatu dira hurrengo fasera.

2017/04/04
Asteburuan lau saio jokatu dira, eta “Tire!”, “Leioara begira”, “Ipiztar” eta “Itallen” taldeak dira hurrengo fasera sailkatu direnak.

Asteburu betea izan da pasadena. Barikuan saio bi eta domekan beste bi. Lehenego fasea amaitzeko kanporaketa bakarra geratzen da.

Barikuan bertan saio bi izan ziren.

  • Batetik Portugaleten Far Westeko bertsolariak, Poto-Lekitto eta Leioara begira taldeek izan zuten kanporaketa. 19:00etan batu eta lehengo saioa Hiruko tabernan izan zuten, ostean Casa Vicenten, eta azkenik merkatuan. Giro ederrean aritu ziren bertsotan, eta enpate bat tarteko bada ere, Leiara begira taldeak lortu zuen aurrera egitea.

2017-03-31 Taldekakoa

  • Barikuan bertan Plentzia eta Gorliz artean ibili ziren bertsotan Basordako gorringoakTire! Eta Lurgorri taldeak. 19:30ean hasi zuten jaia Izarraitz tabernan, Garrondona tabernan egin zuten geldialditxoa, eta gaztetxean luntxa jan ondoren egin zuten azkenengo saioa gaztetxean bertan. Tire! taldea izan zen hiru saioak jokatu ostean hurrengo faserako txartela lortu zeuna.

2017-03-31 Taldekakoa

 

Domekan beste bi saio ere izan ziren.

  • Domeka eguerdian Igorren batu ziren Bikotxgane, Taketalez eta Ipizter. Herrikoan, Rugbyn eta Gau Loran bertsotan egin ostean, Ipizter taldeak eskuratu zuen hurrengo faserako txartela. Ospatzeko, talde bazkaria egin zuten denak batera Igorren.

2017-04-02 Igorre

  • Domeka arratsaldean, bestalde, Larrabetzun izan zen asteburuko azken saioa Itallen, Gora Tangora eta Bagenki taldeen artean. Etxeko taldeak, Itallenek lortu zuen hurrengo faserako txartela.  

 2017-03-31 Taldekakoa

Hurrengo saioa, fase honetako azkena, eguenean, apirilaren 6an, izango da Iurretan.

2017-04-06 Iurreta. Kartela