Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Elorrio

Puntuazio taula

8H 8tx puntu-eran bakarka Guztira
Ander Elortegi 50.50 53.50 38.00 36.00 178.00
Aitor Esteban 46.50 49.50 34.00 29.50 159.50
Iker Uriarte 44.00 46.50 33.50 30.00 154.00
Unai Agirre 43.50 46.00 31.50 27.50 148.50
Jon Arano 43.50 46.50 22.00 30.00 142.00
Ander Anakabe 43.50 44.50 28.00 25.00 141.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Ander Elortegi , Jon Arano 8ko nagusia

Edadeko bikotea zarie. Teknologia barrietara egokitzeko asmoz, duela urtebete ordenagailua erabiltzeko ikastaro batean emon zenduen izena. Ordutik, oso ondo joatzue.

Iker Uriarte , Aitor Esteban 8ko nagusia

Liburutegian ikasten dozuen bi lagun zarie. Geroz eta nabariagoa da isiltasun falta. Egoeragaz gogaituta, alternatibak bilatzen hastekotan zagozie.

Ander Anakabe , Unai Agirre 8ko nagusia

Memoria historikoa zaintzeko alkarte bat sortu dozue herrian. Herriko jende nagusia elkarrizketatzen hasi zarie, baina danek ez dabe bizitakoa kontau gura.

Jon Arano , Aitor Esteban 8ko txikia

Jon, autoeskolako irakaslea zara. Aitorri kotxeko karneta kendu eutsien eta orain, barriz ateratzeko lanetan dabil. Klaseagaz hasi zarie eta Jon, Aitor ikasleak, daborduko zuk baino gehiago dakiela ta isilik egoteko esaten deutsu.

Unai Agirre , Ander Elortegi 8ko txikia

Unai, mendira joan zara domekero legez. Bidean aurrera zoazela Ander topatu dozu kotxea aparkatu barri selfiak ataraten.

Ander Anakabe , Iker Uriarte 8ko txikia

Lagunak zarie. Iker, Ander beti da azkena allegetan geratzen zarien bakoitzean. Gogaituta zagoz beti itxaron beharraz.

Ander Elortegi Puntuari erantzunak

1. Azkenengoz noz hartu / dozu bizikleta? 2. Gorputz osasuntsua / ta burua argi

Jon Arano Puntuari erantzunak

1. Etxea erostea / derrigorra al da? 2. Hipotekatzen gara / bizi osorako

Aitor Esteban Puntuari erantzunak

1. Indarkeri matxistak / etenik ez dauka 2. Billur barik ibili / nahi dogu kalean

Iker Uriarte Puntuari erantzunak

1. Ezin jako eskatu / dana bizitzari 2. Baina konformismoa / ez al da kaltera?

Ander Anakabe Puntuari erantzunak

1. Herriko gaztetxeak / 30 urte 2. Barriro indartu da / autogestiñoa

Unai Agirre Puntuari erantzunak

1. Sandaliak jazteko / badogu ordua 2. Azken aldian gabiz / zerura begira

Ander Elortegi Bakarka, gaia emanda

Baserritarra zara. Supermerkatuan zagoz, fruta eta barazkien etiketei begira.

Jon Arano Bakarka, gaia emanda

Inoz baino arinago jagi eta pozaren pozez eskilarak be binan binan bajatu dozuz. Zita bat daukozu.

Aitor Esteban Bakarka, gaia emanda

Ume zinela, zure etorkizuna zelangoa izango zan argi zendun. Jubilau barritan, zure bizitzari errepasoa egiten hasi eta konturatu zara ez dozula horretako bakar bat be lortu.

Iker Uriarte Bakarka, gaia emanda

Herri txiki batean bizi dan edadeko pertsona bat zara. Gero eta jende gitxiago bizi zarie bertan, eta zerbitzuak be gero eta gitxiago dira.

Ander Anakabe Bakarka, gaia emanda

Hutsalapikoa apurtu dozu. Batutako diruagaz zer egin pentsetan zabiz.

Unai Agirre Bakarka, gaia emanda

Ibili ezinik zagoz. Traumatologoarenean ordua eskatu dozu. Itxaron zerrenda luzea dauela eta, hiru hilabete barrura arte ez dau ordurik.

Albisteak

Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

2018/05/08

Zapatuan Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da saioa, 17:30ean; domekan Getxoko Fadura kiroldegian saio bi jokatuko dira, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean.

Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/05/12
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Elorrio
Tokia
Arriola antzokia