Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Mungia

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Aitor Etxebarriazarraga, Oihana Bartra 8ko nagusia

Ligetako aplikazino baten ezagutu zenduen alkar. Zuk Aitor ez dozu gura jendeak zuen harremana zelan hasi zan jakiterik. Oihanak, ostera, ez dauka egia esateko ezelako arazorik.

Paule Ixiar Loizaga, Aitor Etxebarriazarraga 8ko txikia
Paule eta Aitor mozorroen jai batean batu zarie. Paule, AItor zure ondora dator denbora guztian, baina mozorroagaz ez dakizu nor dan.
Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak
1. Aniztasuna ei da/aberastasuna 2. Onartzen ete dogu/jendarte anitza?
Aitor Etxebarriazarraga, Koldo Gezuraga 10eko txikia

Enpresa handi banatako jabeak zarie. Krisiak bete-betean harrapau dau zuen sektorea. Aitor, Koldok esan dautsu berak plantillaren zati bat kaleratzeko asmoa daukola.

Aitor Etxebarriazarraga Kartzela

Gaua da. Konturatu zara berak be ezin dabela lorik egin.

Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra

Galdakao

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Aitor Etxebarriazarraga, Josune Aramendi 8ko nagusia

Josune eta Aitor bikotea zarie. Furgonetan bidaia asko egiten dozuez. Lagunek proposatu deutsue sare sozialetan kontua sortzea zuen bidaiak kontetako. Josune, zuri ideia ona irudituten jatzu, Aitorri, barriz, ez.

Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Bizkarra 8ko txikia

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako epaileak zarie. Etxebarriazarraga, konturatu zara bertsolari batek bertsoa amaituten dauan bakotxean, Bizkarrak zure beso ganetik begiratu eta puntuazino bera jarten dauala.

Etxahun Lekue, Aitor Etxebarriazarraga 10eko txikia

Etxahun hilabeteak daroazuz terapia psikologikoa jasoten. Gaur, itxarongelan zagozala, paziente barri bat ikusi dozu. Aitor da.

Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak

1. Zer da bizitzan gehien / gorroto dozuna? 2. Gauza guztiak egin / ezkero gustura

Aitor Etxebarriazarraga Kartzela

Zenbat geratzen dan galdetu deutsu. Ez dozu jakin zer erantzun.

Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra

Bilbo

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia

80ko hamarkadan torturatuak izan zinien. Polizia gehiegikerien biktima aitortza eskuratzeko eskaria egiteko epea amaitu barri da. Zuk Jone eskaria bideratu dozu, Aitorrek, barriz, ez.

Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga 8ko txikia

Aitor turismo gidaria zara. Turista talde bateri Bilbo erakusten zabiz. Zazpi kaleetan sartu zarienetik Gorka bilbotarra dozue atzetik eta zure azalpen guztiak zuzentzen dabil.

Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak

1. Hainbat musika mota / euskaraz entzungai 2. Aitor inoz dantzatu / ete dozu trapa?

Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga 10eko txikia

Ostalariak zarie. Aste batzuk dira Covid ziurtagiria eskatzen hasi behar izan zenduela. Bizkarra, gaur Etxebarriazarragak esan deutsu ez dauala ulertzen zergatik egin behar dozuen hori.

Aitor Etxebarriazarraga Bakarka, gaia emanda

Urteak daroazuz kulturgintzan lanean. Azken aldian konturatu zara antolatzen diran ekintzetara joaten diren gehienak emakumeak dirala.

Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram