Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Segurtasun neurriak indartuko ditugu finalaurrekoetan

2021/11/17
Osasun Sailak gaur argitaratutako oharra kontuan hartuta, asteburuan hasiko diren finalaurrekoetan neurri guztiak errespetatuko ditugu.

Domekan hasiko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak eta COVID-19a dela eta betebeharrezko neurriak indartuko ditugu. Indarrean dauden segurtasun neurri guztiak errespetatuko ditugu antolakuntzatik denon osasuna bermatze aldera eta, bertsozaleei antolakuntzaren oharrak betetzeko eskaria egiten diegu.

Areto bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, hurrengoak hartuko dira kontuan:

  • Gehienezko edukiera zainduko da eta zaleen arteko segurtasun distantziak bermatuko dira.
  • Sarrerak aurrez salduko dira www.bertsosarrerak.eus ataria erabiliz. Bide hori erabiltzea komeni da, aurretiaz bakoitzak bere sarrera izateko eta ahalik eta ilara gutxien sortzeko. Txarteldegia 16:00etan zabalduko da, beti ere, aurrez sarrerak agortzen ez badira.
  • Saiora sasoiz heltzea komeni da, ilarak eta jende pilaketak ekiditeko.
  • Adierazitako lekuetatik sartu eta irten beharko da.
  • Saioan zehar ahalik eta gutxien mugitu.
  • Musukoa denbora osoan egoki jantzita eduki beharko da, sudurra eta ahoa estaliz. Ezingo da ez aurretik ez ostean kendu.
  • Areto barruan ezingo da ez jan ez edan.

 Kultura segurua da eta horretarako neurriak bete behar ditugu. Zaindu dezagun elkar!

                Twitter Facebook Instagram